¿Tienes dudas?

Estoy aquí para ayudarte a dar el primer paso.

POSTUROLOGIA

Jarrera-desoreken kausak aztertzen ditu posturak.

Posturologia, Posturaren Kontrola aztertzen duen osasun-arloko diziplina bat da, hau da, Posturaren Sistema Tonikoa (STP), haren erregulazioa, alterazioak, egokitzapenak eta tratatzeko moduak. Posturologiak, postura desoreken kausak tratatzen ditu eta desoreka hauek begietako, entzumeneko, ahoko edo oinetako arazoren baten ondorioz sortU daitezke. Horregatik, tratamendu integral bat eskaintzen dizut, sintometatik haratago doana, gaitz bakoitzaren kausak eta sustraiak bilatuz. Horretarako, osasun arloko beste profesional batzuekin koordinatuta lan egiten dut, besteak beste, osteopatekin, fisioterapeutekin, odontologoekin edo optometristekin, emaitzarik onenak lortzeko.

«Postura ona izatea funtsezkoa da gorputz osasuntsu eta funtzionalari eusteko.»

«Postura-desorekek, bizkarreko, lepoko edo buruko mina eragin dezakete, baita artikulazioetako eta muskuluetako arazoak ere. Posturologiak desoreka horiek identifikatzen eta zuzentzen laguntzen digu, gure bizi-kalitatea hobetuz.»

Plantila postural pertsonalizatuak

Miaketa postural zehatz bat egin ondoren , zure postura desorekak atzeman eta tratamendu egokiena aukeratuko dugu, horien artean Plantila propiozeptibo/ postural pertsonalizatuak. Plantila postural pertsonalizatuak diseinatu eta fabrikatzen ditut, postura-desorekak zuzentzeko eta zure osasuna hobetzeko, betiere, gorputzari modu integralean begiratuz.

Posturología y plantillas posturales propioceptivas
Quiropodología